Konpainia

Konpainia

Pez Limbo arte eszenikoen konpainia da. Bere ekoizpena berezko sorkuntzan oinarritzeaz gain, arte eszenikoetan dabiltzaten gainontzeko sortzaile eta konpainiekin ere mestizajean murgiltzen da. Errealitateari begirada kritikoa eginez non umorea, garraztasuna eta poesia uztartzen baitiren.

2011n sortuta, ordutik 15 ikuskizun sortu ditu konpainiak, bai aretoko lanak zein kalekoak. Guztira 900 emanaldi baino gehiago egin ditu.  Eta honetaz gain ardura berezia du bere ikuskizunak gune alternatiboetan ager daitezen, batez ere "site-specific" delako guneak nabarmenak izanik, hala nola, merkatuak, hilerriak, Gasteizko dutxa etxea, etab.
Egunerokotasunaren baitan ustekabeko egoerak  sortzen ditu, gune alternatiboetan. Dibertigarriak eta sinesgaitzak diren egoerak eragiten ditu Pez Limbok, beti ere gizartea arte eszenikoetara gerturatzeko asmoz.

Gure ibilbidean honako jaialdietan parte hartu dugu, besteak beste:

  • Kilkiseko Jaialdia (Grezia)
  • TAC (Valladolid)
  • FIT (Cadiz)
  • Umore Azoka (Leioa)
  • Kaldearte (Gasteiz)
  • FIOT (Carballo)
  • Gasteizko Nazioarteko Jaialdian
  • Gaztela-Mantxako Jaialdia
  • Al Carrer Jaialdia (Vila-real)
  • Kalealdi (Bilbo)
  • ARCA (Aguilar de Campoo)
  • Araiako Umore Antzerki Jaialdia
dossier Pez Limbo Creaciones

Gure txostena ikusi

Guri buruz gehiago jakin nahi baduzu hemen jaitsi dezakezu gure dossiera eta gure  ibilbideari buruz informatu. Gurekin harremanetan ere jar zaitezke gure harreman orriaren bitartez.