Beste sorkuntzak

 

150gr

150gr

 

150 gr. jaio zen artista gazteen lana bultzatzeko eta abasto merkatuetako zein saltokietako erabilerarik gabeko espazioak baliatzeko helburuarekin. Ezberdinak baina bateragarriak diren bi mundu horien arteko sinergiak sortzen ditu. Ikusleei esperientzia eszenikoen selekzio onena eskaintzen die. Salerosleei balizko bezero joan-etorria gerturatzen die. Artistei espazio berezia ahalbidetzen die, non haien lanak erakuts baititzaketen. Horren guztiaren eskutik estrategiak sortzen dira: artea, tradizioa eta egunerokotasunaren arteko ohiko banaketak kolokan jartzen dituzten estrategiak.

Edizio 2014
Edizio 2013
Edizio 2011

Madrigueras

Bideo

 

Zentzurik gabeko bizirauteko estrategiei buruzko istorioa. Inuzenteak. Ilogikoak. Haien inguru pribatuenean, gordelekuan, dauden giza ugaztunak, ia edozertarako prest: sumendi baten erupzioa, literaturaren debekua, Andre Mariaren agerraldi bat… Behatuak direla jakin badakite. Ikusleei irribarre egiten diete, eta, aldi berean, egokitzeko gaitasun harrigarri batzuk erakusten dizkiete.

 

 

“Super botereak” eta ahuldadeak tartekatzen dituzten etxe barruko heroiak.

 

 

Oreka mantendu nahi duten karraskariei buruzko alegia bat. Lurrean egindako zulo bat, edota txirrina eta postontzia duen atari bat izan daiteke gordelekuaren sarbidea. Bi gizabanako berezi bizi dira bertan, babespean eta erne, aldi berean; haurtzaroko oroitzapenen eta ebakuazio planen artean mugituz, hauskortasunez. Haien errealitatea ederra bezain bitxia da.

 

 

Izaki xaloak baina adierazkorrak, umeen marrazkien moduan.

Madrigueras, espectáculo de Pez Limbo Creaciones

Bestiario Urbano

Bestiario Urbano, espectáculo de Pez Limbo Creaciones

 

Bestiario Urbano aparteko esperientzia izan zen, bai guretzat, baita Gasteizko XXXV Nazioarteko Jaialdiaren hasieran disfrutatu ahal izan zuten ikusle guztientzat ere. Sleepwalk Collective eta Kolectivo Monstrenkorekin batera bidai emozionala proposatu genuen, zentzuekin egindako bidaia, hiriko espazio publiko zein pribatuetatik, hiru etxebizitza eta mikrobus bat barne.

 

Gertuko topaketa sorta bat hiriko ohiko bizilagunekin, eta horren ohikoak ez direnekin. Topaketa horiek ikusleei eskaintzen diete bizi dituzten lekuak beste begi batzuekin begiratzeko aukera, baita ate itxien barruan gertatzen dena ikusteko ere.

 

Bideoak

Sumideros

 

“Sumideros” ibilbide poetiko bat da, Gasteizko garai bateko Dutxen Etxean egina, 2015eko Maiatzeko Poetak jaialdiaren barruan.

 

Espazioan egindako esku hartze bat izan zen. Bisitariek ibilbide bat egiten zuten, non aldi berean bizi baitziren, batetik, instalazio poetiko bat, eta, bestetik, ezaugarri bereziak dituen hiriko inguru bat: askorentzat ezezaguna den espazioa, ahanzturaren zulotik “isuritako” historia duena.

 

“Sumideros” alde egiten uzten dugun guztiari buruzko iradokizuna da.

 

Sumideros, espectáculo de Pez Limbo Creaciones